MEKANIZAZIOAN ETA DEKOLETAJEAN ADITUAK GARA

60 urte baino gehiago doitasunezko mekanizazioan

Alberdi Mekanizatuak-en zerbitzu integrala eskaintzen dugu, mekanizaziotik hasi eta piezen entregaraino. Muntaketa eta stock kontrola ere lantzen dugu.

nor gara eta zer egiten dugu

ZURE BEHAR PROFESIONALETARA EGOKITUTAKO MEKANIZAZIO-ZERBITZU OSOA ESKAINTZEN DUGU.

Alberdi Mekanizatuak-en zure konfiantzazko mekanizazio-bazkidea izan nahi dugu. Zure beharretara egokituz eta gu bezalako kualifikazio eta esperientzia handiko profesional-talde batek bakarrik eman diezazukeen kalitatea, fidagarritasuna eta lasaitasuna eskainiz.

60 urte baino gehiagoko esperientzia dugu mekanizazioaren munduan. Konponbide integrala eskaintzen dizugu eta mekanizazioaz, dekoletajeaz eta piezen muntaketaz arduratzen gara. Baita logistikaz ere, zure produktuak kezkatu beharrik gabe nola, noiz eta non behar dituzun jaso ditzazun.

Gainera, piezak birjartzeko sistema digitalizatu batekin egiten dugu lan, behar duzun materiala eskatu beharrik gabe jaso dezazun, lana aurreztuz eta kostuak optimizatuz.

gehiago jakin

mekanizazioa

KALITATE GORENEKO PIEZAK MEKANIZATZEKO TEKNOLOGIARIK ONENA.

Kalitate goreneko mota guztietako piezak mekanizatzeko teknologia berritzaileenak ditugu. Bezeroaren planoaren arabera egiten dugu lan eta aluminiozko, altzairuzko, brontzezko, herdoilgaitzezko, plastikozko eta beste material askoren mekanizazioan adituak gara. Pieza multzoak, azpimultzoak eta kit-ak ere soldatzen eta muntatzen ditugu. Barra tornuak, platera tornuak, mekanizazio eta fresaketa-zentroak eta mekanosoldadura konponbideak ditugu.

sektoreak

SEKTORE ZORROTZ ASKOREN ZERBITZURA EGITEN DUGU LAN

Gure esperientzia zabalari esker, ohituta gaude sektore ugarirekin lan egitera. Garabien sektorean gaude, buloneria-aukera zabalarekin eta Kanban motako zerbitzuen eskakizunekin, baita makina-erremintaren munduan ere, muntaia mekanikoak eta hainbat pieza eginez. Gainera, siderurgiaren sektorean egiten dugu lan, arrabolekin, tapekin eta beste produktu batzuekin.

Oil&Gas sektorean eskatzen diren material anitzetan adituak gara, hala nola, titanioak edo duplex-a, baita sektore eolikoan erabiltzen diren bridak, tapak eta beste pieza batzuetan. Gainera, sektore hidraulikoan, energian, eraikuntzan, mota guztietako makinetan eta instalazio berezietan gaude (elikagaien sektorean, besteak beste).

sektoreak
sektoreak
sektoreak
sektoreak
sektoreak
sektoreak

albisteak

ALBERDI MEKANIZATUAK-EN AKTUALITATE GUZTIA, AZKEN ALBISTEAK ETA EKITALDIAK EZAGUTU.